XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Jinkoatan du bere confidantcha: Jinkoak arren, hounik nahi badeio, libra beza orai; ezi berak erran du: Jinkoaren Semia niz.

Bergisan nausatzen zien harekin khurutzefikaturik izan ziren ohoiñek.

Seigerren orenetik eta bederatzugerrenialano mundu guzia ulhunpian izan zen, eta bederatzugerren orenaren ungurunian, Jesusek oihu handibat egin zian, zioelarik: Eli Eli lamma sabactani.

Erran nahi da: Ene Jinkoa, zergatik abandonatu naizu? han zirenetarik zombaitek hitz horik entzunik, zioien: Eliari oihu egiten deio.

Eta berhala hetarik batek laster egin zian espounja baten ospinez bethatzera, eta houra haga baten phuntan ezaririk, eskentu zeion edatera.

Bena bestek zioien: Zaudezte, dugun behin ikhous eia Elia jinen zaionez libratzera.

Hainbestereki, Jesusek oihu handibat berriz egiten zialarik, azken hatsa eman zian.

(Heben aphurbat belhariko egon behar da, eta Frantziako usantcha laidagarriaren arabera lurrari potbat eman behar zaio).